Solasaldiz hornitu zuten atzoko aurkezpen ekitaldia Aiaraldea Hedabideko kideek. Gonbidatu bereziak egon ziren: Iñaki Isasi eta Ione Basterra txirrindulariek euren esperientzia eta gogoetak plazaratu zituzten, batetik. Bestetik, Iñigo Frailek eta Kokoriko Hezkuntza Faktoriako lagunek kirol hezitzaileen lanaren garrantzia azaleratu zuten. Lautxirrinka irristaketa taldekoek, bestalde, erakustaldia egin zuten. Amaieran, kirol taldeen ordezkariak igo ziren oholtzara. Hitzartze guztiak datorren astean egongo dira ikusgai komunikabideak atondutako webgune berezian.