Goazen 6.0 ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Amurrio Antzokian abenduaren 27an. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 17:00etan lehena eta bi ordu beranduago bigarrena. Sarrerek 12 euro balioko dute.
Pausoka taldeak ekoiztutako 75 minutuko antzezlan musikala da Gozen 6.0. 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat pentsatua dago.
Basakabi udalekuko nondik norakoak kontatzen ditu obrak, umorea, musika eta dantza uztartuta.
Sarrera bikoitza zozketatuko du Aiaraldea.eus-ek. Izena eman hemen.