Aurten eraildako emakumeak gogoratzeko Gabonetako zuhaitza jarriko da Amurrion

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 20a, 08:00

Indakeria matxista salatzeko jarriko da zuhaitza. / Aiaraldea.eus

Zuhaitzak 55 bola izango ditu apaingarri, beste hainbeste emakume erailak izan baitira 2019 urtean zehar. Apaingarriek emakumeen izenak izango dituzte idatzita.

Aurten eraildako emakumeak oroitzeko, Gabonetako zuhaitz bat jarriko da gaur 18:00etan Amurrioko Mendiko kaleko parkean. Modu berean, 55 bola more jarriko dituzte apaingarri zuhaitzean, bana aurten Espainiar Estatuan eraildako emakume bakoitzeko. Bola bakoitzak lazo bat eta hildako emakume baten izena idatzia duen etiketa bat izango du.

Amurrioko Udalaren eta Aisia Eskaut taldearen artean sortutako ekintza honek genero indarkeriaren kontrako “konpromiso sendoa” erakustea izango du helburu, baita biztanleak heztea, prebenitzea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, udalak ohar batean adierazi duenez. Gainera, herritarrei eta elkarteei “borroka aktiboa” eskatu diete, indarkeriari amaiera emateko.

Eskaut taldeak argitu duenez, bi urte daramatzate “bidegabekeriei” buruzko gaiak lantzen, eta “garrantzitsuenetakoa" genero indarkeria eta matxismoa dira. “Txikienek” desberdintasunek “hor jarraitzen dutela” ikustea izango da ekimenaren xedea. Bestalde, Berdintasun Saileko zinegotziak, Ixone Saratxagak, emakumeen aurkako indarkeria “gizarteko desberdintasun sinbolo basatiena” dela adierazi du, giza eskubideen bortxaketa dela argudiatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide