Mubea Inauxa saritu du Lanekik ikasleei prestakuntza euskaraz eskaintzeagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abe. 20a, 13:16

Duala eta Lantokiko prestakuntza euskaraz eskaintzeagatik aitortza ekitaldia egin dute Lanekik eta Arabako Foru Aldundiak gaur goizean Mubea Inauxa enpresan.

Leire Ugarriza Zaraobeko zuzendariordeak eta Ikaslaneko ordezkariak, Xabier Lopez de Santiago Egibide ikastetxeko eta Hetelemeko kideak, Lexuri Ugarte Aretxaga Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendariak eta Olatz Imaz Lanekiko kudeatzaileak hartu dute parte ekitaldian.

Gaurko aitortzaren bidez Mubea Inauxan ikasleen prestaketa eta duala euskaraz eskaintzea saritu dute. Finean, oroigarria eman diete Lanekiko ordezkariek enpresako arduradunei. Olatz Imaz egitasmoaren sustatzaileak azaldu duenez, euskaraz egiten dute ikasleek Mubea Inauxan lantokiko prestakuntza eta duala, "hori izan da aitortu nahi izan duguna".

Lanekiren bidez, Arabako Foru Aldundiak zigilua banatzen die hizkuntzarekiko konpromisoa adierazten duten enpresei. "2019an 174 ikaslek egin dituzte Araban praktikaldiak euskaraz. Zerbitzu hori 128 enpresetan eskaini da", zehaztu du Lanekiko kudeatzaileak.

Lexuri Ugarte Aretxagak Arabako Foru Aldundiaren konpromisoa ekarri du gogora. Hala, Euskaraldiaren bitartez 2020an "arigune" gehiago sortzeko apustua egingo dela aurreratu du, eta dei egin die ikasle, herritar zein lantegietako beharginei ekimenera batu daitezen. Ekitaldiaren ondoren, bisita gidatua egin dute enpresan barrena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide