3.335 euro lortu dira aurtengo Babioko igoera solidarioan

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 1a, 06:09

Ibilbidea aurreko urteetako desberdina izan zen, baina ehunka pertsona bertaratu ziren./ Aiaraldea

Iaz baino 1.000 euro inguru lortu dira aurtengo edizioan, baina era positiboan baloratu dute antolakuntzatik, “kopuru polita” dela eta seiehun pertsona inguru hurbildu zirela argudiatuta.

3.335 euro lortu dira aurtengo Babio igoeran eta 16 ordu non stopen, iazko ekitaldian baino 1.000 euro inguru gutxiago; irabazi guztiak Bihotzez elkarteari eman zaizkio. Dena den, antolatzaileetako batek, Axier Vivancok, “kopuru polita” dela adierazi du, “jendeak ahal duen dirua ematen duelako” eta “giro ona” egon zelako goiz osoan zehar. Hala ere, iaz lortutako 4.000 eurotik gorako kopurua “igotzea” zutela aurtengo helburu nagusi aitortu du Vivancok.

Nahiz eta aurreko urteetako ohiko igoera moztuta zegoen eta beste toki desberdin batetik igo behar izan zuten, “seiehun pertsona inguru” animatu ziren mendian gora goizean zehar. Dena den, ibilbide aldapatsuagoa izanik, “jende gehiagori kosta zitzaion” igotzea eta, Montes Solidarios heldu zenerako, pertsona batzuk jaitsi egin ziren jada.

Etorkizunari begira, ekintza solidario hau “urteetan zehar” mantentzea gustatuko litzaiekeela adierazi du antolatzaileak, nahiz eta lortuko duten dirua zer asoziaziori ematea ez duten oraindik argi: “Agian Aiaraldeako elkarte bati emango diogu; ez dira hain ezezagunak, baina laguntza behar dute ere”. Amatzeko, Babiora igo ziren eta dirua eman zuten pertsonen partaidetza eskertu nahi izan du Vivancok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide