EH Bildu Amurriok Udal Gobernuaren lehen 200 egunak baloratu ditu

EH Bildu Amurrio 2019ko abe. 31a, 09:49

Iñaki Ibarzluzea, EH Bildu Amurrioko bozeramailea./ Aiaraldea.eus

Gobernu-plan eza eta hauteskunde-kanpaina iraunkorra dira nabarmendu beharrekoak.

Edozein gobernuren jarduera lehenengo egun egunetan baloratzen da, EH Bildu Amurrion pazienteak izan gara epea luzatuz ia berrehun egun bete arte. Eta jakin badakigunez azken balorazioa amurrioarrek egingo dutela lau urte barru, joan den maiatzaren 26an egin
zuten bezala, gure kezka azaldu nahi dugu orain arte ikusitakoagatik.

Gobernu baten lehen eginkizuna da bere gobernu programa diseinatzea eta aurkeztea. Alkatetzaren dekretu baten bidez jakin genuen ekainaren 26an kontsulting politikoko enpresa bat kontratatu zela legegintzaldiko plan hori egiteko. Gaur-gaurkoz gobernu
taldeak, EAJkoak, ez du programarik aurkeztu, eta galdera derrigorrezkoa da; noiz aurreikusten dute aurkeztea? Nola antolatu dituzte Amurriok dituen lehentasunak? Nola da posible www.amurrio.org/gardentasun-atariaren webgunean oraindik "2016-2019
Legegintzaldiko plana" erreferentzia izatea?

Esperientzia, gaitasuna eta lidergoa nabarmendu zituzten, eta orain arte ikusitakoa kontrakoa izan da. "Antolaketa berrira moldatzen ari gara" edo "hasi besterik ez gara egin" argudioek ez digute balio. Legealdi batean lehen hilabeteek berebiziko garrantzia dute,
aldi horretan finkatzen baitira ibilbide-orria, lehentasunen agenda, Amurriorako proiektua, azken finean. Ilusioa eta lanerako gogoa mantentzen ditugu.

EH Bildu Amurriok prentsaren, Hauxe Daren edo Amurrioko Udalaren Twitterren bidez ezagutu ditu alkatetzak hartutako erabakietako asko; ezin zaio horri gobernu ona deitu. Egun, teknikariak dira gobernu-taldearen jarduera salbatzen dutenak.

Oposizioko talde nagusi gisa, gobernu honen jarduera fiskalizatzeaz gain, Amurriok dituen lehentasunen inguruko proposamenak egingo ditugu, orain arte egin dugun bezala, herritarrekin eta udalerria aberasten duten elkarte eta erakunde sozialekin batera. Gure
lehentasuna? Jendea, pertsonak.

Horregatik, EH Bildu Amurriok oposizio erabilgarria eta eraikitzailea egiteko konpromisoa hartzen jarraitzen du, gobernuari politika sozialen, feministen, euskararen aldeko politiken eta Amurrioko herritar guztien bizitza hobetzeko balio du

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide