Gabon zahar gau bizia izan dute Aiarako Suhiltzaileek. Lau aldiz esku hartu behar izan dute eta, gainera, Larrinben gertatutako sutea istripua edo erasoa izan den argitzen ari da polizia.
Goizeko zortziak aldera suhiltzaileek Larrinbera jo behar izan dute, familia bakarreko etxebizitzak sua hartu baitu. Bertako bizilagunek topatu dituzte kalteak, etxera itzultzean. Suhiltzaileek adierazi dutenez, antza, suak ez du oxigeno nahikorik izan gehiago zabaltzeko -ez du leihorik hautsi, esaterako- eta, ondorioz, ez du eraikina txikitu.
Hala ere, kalteak egon dira hiru geletan. Aiarako Suhiltzaileek azaldu dute sua hiru puntu ezberdinetan hasi dela eta, horregatik, norbaitek eragin duen ikertzeari ekin dio Ertzaintzak. Berez, suhiltzaileek erantsi dute ez dituztela euren baliabideak erabili behar izan: ateak eta leihoak ireki dituzte lekua aireztatzeko eta sua pizten ez dela ziurtatu dute.
Palmondo bat suak hartu du Artziniegan
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) January 1, 2020
Una palmera se ha incendiado en Artziniega pic.twitter.com/hu9gRBvRDH
Esku hartze horrez gain, bi edukiontzitan -Laudion eta Luiaondon- sua itzali dute eta baita Artziniegako palmondo batean ere.
Luiando
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) January 1, 2020
Zaborontzi bat erre da
Se ha incendiado un contenedor de basura pic.twitter.com/kleRFxB9N2