Gabon zahar gauean 17 urteko adingabekoa harrapatu zuen Ertzaintzak lapurretan, poliziak berak azaldu duenez. 23:00ak baino lehen, herritar batek etxera jo zuen eta ezezagun bat topatu zuen barruan.
Lapurrak ihes egin zuen, baina handik hurbil zegoen patruila batek atzeman zuen, ostutako zenbait objekturekin. Dena den, gazteak etxean bertan prestatu zituen maletak ezin izan zituen eraman.
Poliziak atxilotu eta gero, bere legezko tutorearen esku utzi zuen gaztea. Zenbait hedabidek zabaldu dute adingabea georgiarra dela, baina Ertzaintzak gezurtatu du.