Urtarrilaren 26an antolatuko da Amurrioko krosa, egutegian toki finko baten bila

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 5a, 18:16
Amurrioko krosak ehunka partaide bildu ohi ditu./ Aiaraldea.eus

Federatuek, zonaldeko korrikalari ez-federatuek eta umeek parte hartu ahalko dute frogan. Nobedade bezala, diru sarrerak banatuko dira emakumezko eta gizonezko seniorren artean. Gainera, Reforreko obrak direla eta, ibilbidea pixka bat aldatu da, “gogorragoa” bilakatuta.

Urtarrilaren 26an egingo da aurtengo Amurrioko krosa Reforreko kirol gunean. Hainbat kategoria desberdinetako lasterketak egongo dira 10:00etatik aurrera, baina proba nagusiak emakumezkoen eta gizonezkoen senior lasterketak izango dira; 12:35etatik aurrera, 7.000 metroko ibilbidearekin, eta 13:15etatik aurrera, 9.500 metroko ibilbidearekin, hurrenez-hurren.

Hiru maila nagusitan banatuko dira probak: maila federatuan; lasterketa herrikoian, non 16 urtetik gorako edozein korrikalarik bost kilometroko ibilbidean parte hartu ahalko duen; eta umeen kategorian, zeina Arabako eskola kirolean proba puntuagarria den. Arabako txapelketa izango da ere.

Federatuek Espainiako atletismo federazioan eman beharko dute izena; lasterketa herrikoian parte hartzen dutenek 3 euro ordaindu beharko dituzte izena eman ahal izateko; eta umeentzako dohain izango da. Kontuan hartu beharra dago lasterketa Espainiako atletismo federazioaren barnean sartuta egongo dela aurten. Gainera, senior mailan, 2.000 euroko diru-sariak banatuko dira: irabazten duten gizon eta emakumeari 300 euro emango zaizkie, bana.

Antolatzaileetako batek, Pablo Masek, adierazi duen arabera, aurtengo lasterketa urtarrilera mugitu dute “parte-hartze handiagoa bilatzeko, eta kros egutegian data finkatzeko” asmoarekin. Era berean, Reforren egiten ari diren obrek zirkuituan aldaketa batzuk egitera behartu egin dute, “gogorragoa” bihurtuta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide