Era berean, bere hurrengo denboraldiari buruz aritu zen eta, besteak beste, munduko txapeldunaren ortzadar maillota irabaztea duela amets azaldu zuen. Txirrindularitzan bere hasierari eta ikasketei buruz ere hitz egin zuen, diseinu industrialeko ingeniaritza ikasi baitzuen Oyarbidek.
Mikel Landaren Euskadi Fundazioa hizpide izan zen solasaldiaren parte batean, emakumezkoen taldea baitu, Laboral Kutxa taldea. Solasaldiaren ,omentu horretan Uxue Albizua txirrindulari amurrioarrarekin egon zen, hain zuzen ere, Laboral Kutxa taldean dagoelako; baita Izaskun Bengoa Amurrioko txirrindulari ohiarekin ere (1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen eta).