Amurrioko Madinabeitia kaleko zati bat moztuko da saneamendu sareko berriztatzeko lanak egin ahal izateko

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 8a, 08:41
Bi noranzkoetako zirkulazioa egongo da Aiara kalean./ Amurrioko Udala

Amurrioko Jose de Madinabeitia kaleko tarte bat moztuko da ibilgailuentzako gaurtik aurrera, saneamendu sareko berriztatze lanak direla eta. 

Mozketa 10, 12 eta 14 zenbakien parean izango da eta, “gutxi gora behera”, hurrengo hiru asteetan zehar luzatuko da, udalak ohar batean adierazi duenaren arabera.

Alternatiba bezala, Aiara kalean bi noranzkoetan ahalbidetuko da zirkulazioa. Era berean, gasolindegiko autobus geltokia Elexondo kalera mugituko da, Bodeguillaren parera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide