Istripua jazo zen atzo Saratxon. Hain zuzen, trenbidearen gaineko zubi inguruan izan zen istripua, Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi zutenez. Anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu ziren egoera bideratzea. Trafiko Sailak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, atzo 20:15ean izan zen ezbeharra. "Auto bat errepidetik atera zen, eta zauri arinekin eraman zuten gidaria ospitalera".