Ballet gala, San Fillippo sindromearen alde

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 12a, 13:14

700 ikusle bertaratu ziren Amurrio Antzokira Nuria eta Rakel Dantza akademiako gazteen emanaldia ikustera. Bildutako dirua San Filippo gaixotasuna ikertzen duen elkarteari emango diote.

Elkartasuna ballet bilakatu zen atzo Amurrio Antzokian. Laudioko Nuria eta Rakel akademiako ikasleek ballet emanaldi andana eskaini zituzten, herritarren gozamenerako.

Bi saio burutu zituzten, eta bietan saldu ziren sarrera guztiak. Orotara, beraz, 700 lagunek hartu zuten parte hitzorduan.

Bi zatitan bereizi zuten emanaldia. Orotariko koreografiak ikusteko aukera egon zen, klasikoak zein berritzaileak.

Galaren amaieran elkarteko kideek hartu zuten hitza, baita akademiako ikasleek ere.

Hain zuzen, eginiko ahaleginarekin lortutako emaitza izan zuten hizpide.

Ondoren, gazteek lore sorta bana eman zieten irakasleei, egindako lan guztiaren esker opari gisa. 

Sarrerek 8 euroko prezioa izan zuten, eta pilatutako dirua San Filippo sindromea duten pertsonen elkarteari emango diote. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide