Igor Antonen solasaldia, Amurrioko Txirrindulari Elkartearen urtemugaren pizgarri

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 13a, 13:32

Ostiralean solasaldia eskaini zuen Igor Anton txirrindulariak Amurrioko katekesi aretoan. Gotzon Martin orozkoarrak ere hartu zuen parte mahainguruan.

Amurrioko Txirrindulari Elkarteak urtemuga ospakizunetan murgilduta dihardu. Ostiralean izan zuten hitzaldi zikloko jarduera, eta Igor Anton gonbidatu zuten. Hala, gaztez bete zen katekesi aretoa. Gotzon Martin Orozkoko promesak ere hartu zuen hitza. Modu horretan, euren esperientzia partekatu zuten Amurrion bildutako lagunekin.

“Igorrek bere ibilbide profesionala eta garaipen nagusiak izan zituen hizpide”, azaldu du Imanol Uzabalek, txirrindulari elkarteko presidenteak, “baina, batez ere, azken urte honetan (erretiratu zenetik) izandako bizipenak kontatu zituen. Bere aitarekin joan zen Nepalera aspaldi buruan zuen bidaia bat egitera, besteak beste”.

Gotzon Martinek, bere aldetik, etorkizunean dituen erronkak azaldu zituen mahainguruan. “Mallorcako Challengera doa orain. Itzulian parte hartzea ere du buruan, eta Espainiako Itzulian gonbidatu moduan parte hartzea du helburu”.

Ekitaldiaren ostean, argazkiak ateratzeko aukera izan zuten partaideek. Horrez gain, zenbait opari banatu zituzten kideen artean.

Argazkiak: Amurrioko Txirrindulari Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide