Zazpi kontzertu antolatuko ditu Amurrioko Burubio Kultur Elkarteak 2020ko lehenengo lau hilabeteetan zehar; bana urtarrilean eta apirilean, hiru otsailean eta bi martxoan. Urtarrilaren 24an Izaki Gardenak taldeak eta Xabi Bandini musikariak joko dute. Ateak 22:00etan irekiko dira, eta sarreren prezioa 9 eta 12 euro tartekoa izango da.
Otsailaren 8an, Garilak 26 taldearen txanda izango da. 13an, aldiz, Sanngre eta Crisix metal taldeak igoko dira oholtzara. Ateak 20:00etan irekiko dira, eta kontzertuak 20:30etan hasiko dira. Sarrerak Crisix taldearen webgunean, Baltzolan (Dima) eta El Metalen (Bilbo) erosi ahalko dira, 10 euroko prezioa izango dute aldez aurretik, eta 14 eurokoa egunean bertan.
Otsailaren 22an, berriz, Burubio Splash II reggae jaialdia izango da. Martxoaren 6a Duplaren eta Xatiroren momentua izango da. 14an, El altar del holocausto, Les temps du loup eta Rö taldeak izango dira protagonista. Eta, amaitzeko, apirilaren 18an, Burubio Kultur Elkartearen laugarren urteurrena ospatuko da.