Hezkuntza Jardunaldi Irekiak antolatuko ditu Aresketa Ikastolak datorren urtarrilaren 20tik eta 24ra, “helduek hezkuntzan duten rolaren inguruan hausnartzeko". Lehenengo eguna, astelehena, neurodidaktikara bideratua egongo da, Jose Ramon Gamo haur neuropsikologian adituaren hitzaldiarekin. “Hazkunde mentalitatea, talentuaren garapena eta helduen begirada” bezalako gaiak landuko dira egun horretan, besteak beste
Bigarren egunean, 21ean, Anton del Olmo psikoterapeuta eta sexualitatean aditua izango da hizlaria, eta helduek haur eta nerabeen sexualitatean bete beharko luketen rola izango du hizpide. Asteazkenean, aldiz, Iñaki Arana eta Saionara Barrena izango dira gonbidatuak, eta haurren zein nerabeen familia eta eskolaren arteko elkarrekintza izango dute mintzagai.
Hurrengo egunean, 23an, Iñaki Garcia Maza (gizarte bazterketa arriskuan dauden nerabeekin lanean aditua) izango da hizlaria, eta nerabeak bideratzen laguntzeko aholkuak emango ditu. Azkenik, Violeta Gallegok, hazkuntza eta perinatalitatean aditua den psikologo klinikoak, hitzaldia eskainiko du haurrek eta nerabeek euren tokiak argi izaten nola lagundu irakasteko.