Glu Gluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman du. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko du oholtzara.Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean. Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman dute. Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat.
Egilea: Galder Perez.
Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.
Aktoreak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria, Iñaki Maruri
Ekoizpena: Glu Glu
Iraupena: 60 minutu
3-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako obra
Prezioa: 5 euro (4 euro bazkideen kasuan)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.