Amurrioko Alderdi Popularrak Amurrioko zabor bilketa zerbitzuaren funtzionamendua salatu du, “iluntzeaz geroztik espaloietan zaborra, kartoia eta botilak ikustea ohikoa” dela nabarmenduta.
Taldeko ordezkariak, Montse Canivek, adierazi duenez, “herritik paseo bat eman besterik ez dago edukiontziak gainezka daudela ikusteko”. Ondorioz, “poltsa asko” zoruan utzi behar direla ere gehitu du, albokoetan “zikinkeria” sortzem delarik.
Canivek kexak “etengabeak” direla gehitu du, baina udaletik soluziorik ematen ez dela gaineratu du. Bere ustez, ez zaio konponbiderik ematen ari, "berdin du bilketa frekuentziaren arazoa edo edukiontzi faltaren arazoa izatea".
Era berean, “askoz ere konplikatuagoak diren akzioak egitea” leporatu dio udal gobernu jeltzaleari, kaleetan zehar “zaborra, botilak, usainak eta zikinkeria egunero dauden bitartean”.