Amurrioko Txirrindulari Elkarteak 2020ko Urrezko Guk saria jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia
Amurrioko Txirrindulari Elkarteak antolatutako hitzaldi baten irudia. / A.T.E.

Aitortza hori taldearen 50. urteurrenarekin dator bat. Saria banatzeko ekitaldia martxoaren 14an, larunbatean, izango da, 19:30ean, Amurrio Antzokian.

Amurrio Txirrindulari Taldeak 2020ko Urrezko Guk Saria jasoko du martxoaren 14an, larunbatean, Amurrio Antzokian egingo den ekitaldian. Kirol taldeak bere 50. urteurrenarekin bat eginez jaso du aintzatespena, urte hauetan zehar herriko gazteen artean kirol hori bultzatzeko orduan taldeko kideek, Txirrindularitza Eskolaren bitartez eta herrian hainbat kirol proba antolatuz duten eta izan duten inplikazioarengatik.

Amurrio Txirrindulari Taldeak 35 txirrindularik osatutako txirrindularitza eskola du, bere lau kategorietan, aurrebenjaminetan, benjaminetan, alebinetan eta infantiletan, eta baita duela gutxi sortutako junior mailako talde bat ere, 5 kiderekin. Gainera, urtean zehar kirol proba hauek antolatzeaz arduratzen da: Aiarako Bira, Amurrioko Sari Nagusia, San Jose Saria, lineako txirrindularitza eskolak, Aiara zirkuitoa, ibilaldia alforjekin eta BTT txirrindularitza eskolak.

2020ko Urrezko Guk saria jasotzeaz gain, Amurrio Txirrindulari Taldeak hainbat jarduera antolatuko ditu urtean zehar urteurren berezia ospatzeko. Apirilean 50. urteurrenari buruzko bideo bat aurkeztuko da, eta antzinako eta egungo bizikleten erakusketa inauguratuko da La Casonan. Udazkenean, denboraldia amaitzean, taldearekin erlazioa izan duten guztiei zuzendutako bazkari herrikoia egingo da. Horrez gain, taldearen ibilbideari buruzko oroitzapenezko liburu bat ere aurkeztuko da, eta ospakizun ekitaldiak amaitzeko, txirrindulari profesionalek osatutako mahai-ingurua egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide