EAJk eta PSE-EEk herrian gertatutako pintadak eta ekintzak gaitzetsi dituzte

Aitor Aspuru Saez 2020ko urt. 26a, 11:00

Amurrioko alderdiek salatu dute atzo eta azken egunetan egindako pintadak. Euren ustez, herritarrak nekatuta daude horretaz.

EAJk eta PSE-EEk kritikatu dituzte azken astean Amurrion agertu diren pintadak, bi prentsa oharren bidez. Bi alderdien aburuz, aldarrikapenek ez dute justifikatzen hiri higiezinak eta lokalen fatxadak kaltetzea.

Horrez gain, nabarmendu dute amurrioarrak gogaituta daudela egunero pintadak eta kartelak ikusteaz. EAJk atzo Ernaik eginiko ekintza salatu du bereziki, Elexondo kaleko errepidea moztu baitzuten eguerdian, jende ugarik erabiltzen duenean, alegia.

Azkenik, jeltzaleek azpimarratu dute egileek zenbait erakunderen oniritzia eta laguntza dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide