Aiaraldeko lasterkariak hainbat aldiz igo dira gaur podiumera Amurrio Krosean

Aitor Aspuru Saez 2020ko urt. 26a, 17:00

Lanbroa eta hotza goizeko lehen orduetan gailendu badira ere, eguraldia bikaina izan da Amurrio Krosean eta ehunka lagun elkartu dira Reforren.

Lainoa eta hotza izan da protagonista Amurrioko Krosaren lehenengo uneetan. Ordea, gero eguzkia nagusitu da eta eguraldia bikaina izan dute kirolariek lehiatzeko.

Izan ere, eskualdeko atletek emaitza oso onak lortu dituzte eta podiumera igo dira. Berez, sailkapena hurrengoa izan da:

  • Sub-16 (mutilak): 1. Mikel Landa, 2. Guillermo Alonso, 3. Unax Martin.
  • Haurrak (neskak): 1. Alaitz Gonzalo, 2. Julene Peciña, 3. Edurne Fernandez.
  • Sub-18 (mutilak): 1. Ion Cabada, 2. Unai Iraolagoitia, 3. Pablo Pedreira.
  • Absolutua (emakumezkoak): 1. Araitz Villa, 2. Maria Isabel Sixto, 3. Besaide Astobiza.
  • Absolutua (gizonezkoak): 1. Ahmend Moujane, 2. Marc Hurtado, 3. Iker Ortiz de Zarate
  • Kimuak (neskak): 1. Naia Luyando, 2. Ixone Sanchez, 3. Nahikari Ibarrondo.
  • Kimuak (mutilak): 1. Gorka Urigoitia, 2. Ander Camacho, 3. Enaitz Vega.
  • Benjaminak (neskak): 1. Joana Jimenez, 2. Maialen Irañeta, 3. Aitana Molinuevo.
  • Benjaminak (mutilak): 1. Adrian de la Serna, 2. Manez Azumendi, 3. Urko Ouro.
  • Sub-20 (mutilak): 1. Igor Ruiz, 2. Eder Camino, 3. Pedro Sellares.
  • Sub-16 (neskak): 1. Elena Muelas, 2. Asia Plaza, 3. Iraia Knör.
  • Sub-18 (neskak): 1. Maria Ortiz, 2. Aiatana Uralde, 3. Naia Laso.
  • Sub-20 (neskak): 1. Maider Martin, 2. Ane Lopez, 3. Garbiñe Medrano.
  • Haurrak (mutilak): 1. Alex Rodriguez, 2. Jokin Nanclares, 3. Josu Egia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide