Ekintza ugari egingo ditu aurten Amurrioko Txirrindularitza Elkarteak 50. urteurrena dela eta

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 4a, 07:00
Azken asteetan zehar egindako hitzaldiei jarraipena emango zaie urtean zehar. / Aiaraldea.eus

Nabarmenena Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapako irteera izango da, baina antzinako txirrindularitzaren inguruko erakusketa eta elkartearen historiari buruzko liburu bat ere egingo dituzte, besteak beste.

Hainbat ekintza programatu ditu aurten Amurrioko Txirrindularitza Elkarteak bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Garrantzitsuena Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapako irteera izango da, apirilaren 7an. Hala ere, antzinako txirrindularitzaren inguruko erakusketa ere atonduko dute, Amurrioko Etxolan apirilaren 4tik 30ra.

Egingo den lehenengo ekintza kadete mailako Aiarako Biraren eta elkarteko txirrindularitza taldeen aurkezpena izango da, Amurrioko Antzokian martxoaren 13an. Ondoren, apirilaren 3an, Antzokian ere, erakusketaren eta 50. urteurrenaren bideoaren aurkezpenak egingo dira.

Lehenengo lau ekintza horiek burututa, udazkenera arte itxaron beharko da: urriaren 31n, Matias Landaburu eskolan, denboraldi amaierako bazkaria egingo da.

Txirrindulari profesionalen partaidetzarekin egingo da mahai-ingurua azaroaren 6an eta, amaitzeko, taldearen historiari buruzko liburuaren aurkezpena antolatuko da azaroaren 13an.

Urrezko Guk Saria
Horrez gain, Urrezko Guk Saria jasoko du elkarteak martxoaren 14an, bere mende erdiko ibilbidearen aitortza gisa. 19:30ean izango da ekitaldia Amurrio Antzokian.

Elkarteak egiten duen lana goraipatu du Amurrioko Udalak: "35 txirrindularik osatutako txirrindularitza eskola du, bere lau kategorietan, aurrebenjaminetan, benjaminetan, kimuetan eta haurretan, eta baita duela gutxi sortutako junior mailako talde bat ere, 5 kiderekin. Gainera, urte osoan kirol proba hauek antolatzeaz arduratzen da: Aiarako Bira, Amurrioko Sari Nagusia, San Jose Saria, lineako txirrindularitza eskolak, Aiara zirkuitua, ibilaldia alforjekin eta BTT txirrindularitza eskolak".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide