Hilabete honetan ekingo dio Izatefaltsuak bere hirugarren lana grabatzeari

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 6a, 07:35
Bost musikarik osatzen dute taldea. / Izatefaltsua

Dena ondo bidean, maiatzean argitaratuko dute zazpi abestiz osatutako albuma.

Otsailean ekingo dio Izatefaltsua taldeak bere hirugarren lana grabatzeari. 7 abestiko albuma izango da, eta Amorru bizia izango du izenburu.

“Aurreko diskoaren ildoari”eutsiko diotela aurreratu dute taldekideek, baina “aldaketa batzuk” egingo dituzte konposizioetan. “Beti aldatzen da zerbait disko baten eta bestearen artean, eta are gehiago lau urte igarotzen direnean”, azaldu dute.

Hala ere, taldearen oraingo osaera “egonkorragoa” dela nabarmendu dute. “Ez da kide aldaketarik egon aurreko diskoaren eta honen artean, lehenengoaren eta bigarrenaren artean, ordea, aldaketak egon ziren”.

Letrek, aldiz, “gaurkotasunari kritika” egiten jarraituko dute, “beti bezala”. Burubio Kultur Elkartean dagoen Sustraiak Records estudioan grabatuko dituzte zazpi kantak, taldearen zuzeneko teknikaria den Egoitz Palaciosekin.

“Nahasketak eta masterizazioa Gasteizko Silverstar estudioan egingo ditugu Iker Bengoarekin, Childrain taldeko gitarra-jotzaile eta ekoizlearekin”. Dena ondo bidean, maiatzaren erdialdean argitaratzea espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide