EH Bilduk lanaldi osoko Berdintasun Arloko teknikari bat kontratatzea eskatu du

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 7a, 08:00
Martxoak 8an Amurrion eginiko ekitaldi baten irudia.

Azken urteetan zehar lanaldi erdiko lanpostua egon dela gogoratu du opozisioko taldeak. Era berean, lanpostua azpikontratazioen bidez lizitatu izana kritikatu dute.

Lanaldi osoko Berdintasun Arlorako teknikari baten postua sortzea eskatu dio Amurrioko EH Bilduk udalari. Oposizioko taldeak EAJko udal gobernuari leporatu dio “Estatuko aurrekontuak haren egoera babesteko” erabiltzea, eta berdintasun arloko lanaldi osoko langilea izateko helburua “erabat desbideratzea”  egotzi diete jeltzaleei.

EH Bilduko kideek gogoratu dute Amurrioko Udalak “urteak” eman dituela azpikontratatutako enpresa baten bidez lanpostu hori betetzen, lanaldi erdiko zerbitzua eskainita. Aipatu dutenez, duela bi urte eta erdi amaitu zen tokiko erakundeak enpresa kudeatzailearekin zuen kontratua, baina gaineratu dute tarte honetan "azpikontratazioekin jarraitzera eta bi lizitazio deitzera” mugatu dela gobernu taldearen kudeaketa.

Hortaz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna “zeharkako gaia” izanik, ezinbestekotzat hartzen dute opozisioko taldeko kideek “egiturazko” Berdintasun Arloa izatea.

Amurrioko Udalak, bere aldetik, Berdintasun Zerbitzuak egoki funtzionatzen duela ziurtatu du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide