Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Aresketa Ikastolak. Izan ere, Amurrion egingo da aurtengo Araba Euskaraz jaia. Emakume sortzaileei ere egin diete keinu, erakusketa bat antolatuta. Herriko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma.
Eneko Alday Araba Euskarazeko ikuskizun lantaldeko kidearen hitzetan, edozein arte sorkuntza eremutan diharduten emakumeak gonbidatu nahi izan dituzte parte hartzera: "Erakusketaren helburua diziplina anitzetan lan egiten duten emakumeen sortze-prozesu eta artearen inguruko gogoetetan sakontzea da".
Parte hartzeko deialdi irekia
Hala, ekarpena egin nahi duten neska sortzaileei eskatu diete otsailaren 16 aurretik kultura_ae20@aresketaikastola.eus helbide elektronikora mezua bidaltzeko. "Kurrikulum laburra eta bi obren argazkiak atxikitzea eskatzen da, neurriak zehaztuta. Erakusketa ez dneez ohiko arte obrena izango, partaideak euren sorkuntza prozesuaren inguruko elkarrizketa bat eskaitnzeko prest egon beharko du". Tokiarekin arazorik egotekotan, "espazio murritza edo eskari gehiegi izateagatik" bost pertsonez osatutako epaimahia aurreikusi dute: "Aukeraketarako irizpideak hauek izango dira: diziplina ezberidnak erkaustea, artistek izandako arte hezkuntza edo profesionalizazio maila eta eskakizunarekin batera bidalitako artelanen kalitatea".