"Kintoen jaia" izan zen atzo Amurrion. Hala, 18 urte betetzen dituzten gazteek egun osoko jaia prestatu zuten, tradizioari jarraiki. Era berean, adin bereko amurrioarren afari ugari egon ziren. Iluntzean elektrotxaranga, erromeria eta DJ Masaren emanaldia izan ziren protagonista, batik bat.
Kintoen jaia ospatu zuten atzo Amurrion. Gaueko ordu txikiak arte iraun zuen festak: pic.twitter.com/FYlHcjQBmw
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 8, 2020
Orotara, 84 gazte izan dira kintoak 2020an. Adrian Fernandezek eta Leire Egiak eman zioten Aiaraldea komunikabideari euren prestaketaren berri duela egun gutxi:
Argazkiak: Amurrioko Kintoak eta Roberto Arribas