Zeramika erakusketa egingo da Amurrion otsailaren 18tik aurrera

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 13a, 07:00
Zeramikazko piezak beteko da Amurrioko La Casona.

Udal Eskola Artistikoko zeramika tailerreko ikasleen obrak erakutsiko dira, eta “publikoa artisautik artistikora doan ibilbidera hurbiltzea” izango da helburu nagusia.

Sareak-Redes zeramika erakusketa egingo da otsailaren 18tik aurrera Amurrioko La Casonan, Juan de Aranoa Udal Eskola Artistikoko zeramika tailerreko ikasleen hirurogei pieza baino gehiagorekin. Tailerreko irakasle baten, Susana Corbellaren, esanetan, erakusketaren helburua “publikoa artisautik artistikora doan ibilbidera hurbiltzea da”.

Tailerraren 41 ikasleek, “oinarri tradizionalak eta artisauak” baliatuta, zeramikari ikuspegi artistikoa ematea izan dute xede. Dena den, ikasle bakoitzak bere lanak egiteko askatasun handia izan duela gehitu du irakasleak, eta aurreratu du umeen obrentzako espazio berezia egongo dela erakusketan.

Lanen formei eta erabilitako materialei dagokienez, desberdintasunak ere badaudela zehaztu du Corbellak: “Buztinak erabili dira, egurra ere egon daiteke eta pieza batzuk esmaltatuta daude eta beste batzuk ez. Oraindik gaude eraikitzen, azken egunean jakingo dugu zehaztasunez zer egongo den ikusgai”.

Gainera, pieza bakoitza bere “ingurune propioan” ikusteko aukera izatea ere positiboki baloratu du irakasleak. “Etxeetan kokatuta ikusi ohi dira, tailerrean denak batera, baina erakusketetan bere pertsonalitate eta protagonismo propioa hartzen dute”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide