2020/02/28 09:30

Jardunaldia

Produktibitatearen inguruko jardunaldia

Produktibitatearen inguruko jardunaldia
Refor enpresaldea, Amurrio

"Productividad, colaboración y trabajo en equipo en la empresa con Office 365" doako jardunaldia egingo da Reforren otsailaren 28an, 9:30etatik 13:00etara. Edozein sektoretako profesionalei bideratuta, Office 365 aplikazioen inguruan hitz egingo da, batez ere alde kolaboratiboa hizpide izanik. 

Ezinbestekoa izango da tokia erreserbatzea Grupo Spri Taldearen webgunean. 

Informazio gehiago Amurrio Bidean agentziarekin kontaktatuta lortu ahalko da, 945891721 telefonora deituta. Inskripzioak lotura honen bidez egin ahalko dira: http://bit.ly/372rCLi

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide