Ibai Ruiz K1 diziplinan arituko da berriro profesional kategorian. Ponferradan izango da hitzordua MFC007 borrokaldian.
Ekitaldiak Muay Thai eta K1 kirolak uztartuko ditu, 21:00etatik aurrera, otsailaren 29an. Ibai Ruiz Adan Martinez "Macareno" kirolariarekin neurtuko da. Martinez galiziarra da eta Iago Barros klubeko kidea da. 63,5 kilogramo azpiko pisuan adostu dute borroka.
Ibai Ruizentzat itzulera izango da otsaileko erronka. Izan ere, duela gutxi aita izan zen eta etenaldia hartzea erabaki zuen. Ruizek berak azaldu du: "Bizitza osoa egon naiz borrokatzen eta atsedenaldia egitea ere ona da".
