Dokumentala egingo du Amurrioko Txirrindularitza Elkarteak bere mende erdiko ibilbidea ospatzeko

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 22a, 15:00
Reforren grabatuko da dokumentalaren azken eszena.

Amurrioko Txirrindularitza Elkartea bere 50. urteurrena ospatzeko dokumental bat grabatzen ari da. Filma, ordu erdikoa, datorren apirilaren 3an, 19:00etan, estreinatuko da Amurrio Antzokian. Bere azken eszena otsailaren 29an grabatuko da Reforren, eta urte guzti hauetan zehar klubarekin harremana izan duten pertsonei luzatu diete parte hartzeko gonbita. Horretarako, 16:00etan egon beharko dira Reforren, txirrindulariz jantzita eta bizikletarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide