1979ko Amurrioko jaiak betikotu ditu Pepe Gartziak

Julen Solaun Martinez 2020ko abu. 14a, 15:34

Argazkilari, margolari eta poeta amurrioarrak urte horretako eta ondorengo hamarkadetako jaietako eta beste hainbat kirol ekintzetako milaka argazki atera zituen.

Dagoeneko berrogeita bat urte pasa dira eta, protagonistak azaldu bezala, “irudietan agertzen diren asko hilda daude” gaur egun. Dena den, 1979ko Amurriko jaietako giroa hilezkorra izango da Pepe Gartziaren irudiei esker. Argazkilaria afizioz, eta ez ofizioz, herriko hainbat jai eta kirol ekintzei ere argazkiak atera dizkie Gartziak hainbat hamarkadetan zehar. Dena den, gaur egun argazkilaritzatik ia erretiratuta dagoela aitortzen du, “edonork atera ahal ditu argazkiak gaur egun”.

Nahiz eta irudi hauek 70eko hamarkadakoak izan, argazki gehienak 80ko eta 90eko hamarkadetan atera zituen, eta bere lonja batean prestatutako laborategi batean errebelatzen zituen. Milaka irudi gordetzera heldu zen, baina afera polizial bat medio, horietako asko galdu zituen. Dena den, poliziak argazkiak kendu eta gero, irudi gehiago atera zituen bere alaba txikien laguntzarekin.

Argazkilaritza alorretik aparte, margolaria eta poeta ere bada amurrioarra. Berak egindako margolan abstraktuez beteta du bere gaur egungo lonja eta, nahiz eta margolan bat ere ez duela saldu aitortu, “lagungarria” dela dio. Tamaina askotariko koadroak ditu, baina helburu komunikatibo konkreturik ez dutela gehitu du ere, “nire koadro bat ikusten baduzu eta gustatzen bazaizu, bere funtzioa bete du dagoeneko”.

Poesiari dagokionez, berak editatutako liburuak ere argitaratu ditu. Inundado de silencios, adibidez, poesia eta margolanak uztartu zituen bere lehenengo lana izan zen. Bertan, marrazki abstraktuak amodioari buruzko bertsoekin konbinatzea bizan zuen Gartziak helburu. 

Argazkiak: Pepe Gartzia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide