PSE-EEk 2020ko aurrekontuak “ahalik eta lasterren aurkeztea” eskatu dio Amurrioko udal-gobernuari, “biztanleen beharren eta etorkizuneko erronken” inguruko ardura hartzeko. Era berean, aurrekontuak erabakitzeko haiekin biltzea ere eskatu diete sozialistek jeltzaleei. Oposiziotik bi alderdien “erantzukizun komunari" egin diote men egoera desblokeatzeko.
Alderdiko bozeramailearen, David Romeroren, esanen arabera, “luzatutako aurrekontu batzuekin lan egiteak ez du logikarik, instituzio baten erreminta garrantzitsuena baitira”. Hori dela eta, herriaren erronkak “aurrekontu egonkortasunetik” egin behar direla gehitu du Romerok.
Etorkizuneko erronka nagusi horien artean daude “udal-zerbitzuen mantenua, segurtasuna, auzoetako eta zonalde industrialetako inbertsioak edota berdintasuna”, sozialisten aburuz. Hortaz, “pertsonak udal-politiken zentroa izatea” eta zonaldearekiko errespetuarekin etorkizunari begiratzea ere eskatu diete jeltzaleei.