Uxue Alberdik, besteak beste, parte hartuko du emakume sortzaileei buruzko mahainguruan ostiralean

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 4a, 11:07
La Casonan prestatu dute erakusketa. / Aresketa Ikastola

Martxoaren 3tik 15era emakumezkoek egindako lanen erakusketa egongo da toki berean.

Martxoaren 6an Aiaraldeko sortzaileen eta Euskal Herriko kulturgileen arteko mahaingurua antolatuko du Amurrioko Aresketa ikastolak, Uxue Alberdi idazlearen, Birkite Alonso musikariaren eta Hazia Barcenilla EHUko Arte Historiako doktorearen parte hartzearekin.

Ekitaldia 17:00etatik aurrera izango da La Casonan, eta “euskaraz, kultur transmisioaz eta genero ikuspegiaz osaturiko unibertso poliedrikoan” murgiltzea izango da helburua, ohar batean adierazi dutenez.

Horren harira, atzotik martxoaren 15era “Ekosistemaren kartografia berriak” erakusketa ere egongo da ikusgai La Casonan. Ilustrazioak, bideo-arteak, arkitekturak, eskulturak, argazkiak eta pinturak ikusi ahalko dira, hamaika sortzailerenak: Yolanda Mosquera, Raisa Alava, Sharai Solar, Eider Garcia, Eider Eguren, Ane Seijas, Nagore Ayesa, Begoña Guillen, Alazne Usategui, Susana Corbella eta Soiartze Alday. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, “Amurrioko eta Aiaraldeko emakume elkarteetan gauzatzen den lan isil eta funtsezkoa” omentzea izango da ekintza horien helburua.

Era berean, aurtengo Amurrioko Araba Euskaraz jaia dela eta,  Darabagu kanpainan parte hartzera bultzatu nahi dituzte eskualdeko biztanleak, “euskarazko kultur ekosistemaren ezagutza eta transmisioa” bultzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide