Udalaren materialaren erabilera (mahaiak, aulkiak edota agertokiak, besteak beste) erregulatzeko “objektiboa” den eta “inolako iragazki ideologikorik” ez duen erregelamendua eskatu du Amurrioko EH Bilduk. Horretarako, aldez aurretik irizpide batzuk finkatu beharko liratekeela gehitu dute alderditik, eta kasu batzuetan doako zerbitzua izan beharko litzatekeela ere adierazi dute, “eskatu duenak interes soziala duenean”,
Era berean, orain arteko materialaren erabilera erregulatzeko era gogor kritikatu du opozisioko taldeak: “Urte hauetan zehar ikusi da nola materialen erabilera baimentzeko erabakia, askotan, alkatetzak zuzenean hartu duen, bere irizpide pertsonalaren arabera, bestelako irizpide objektiborik gabe”.