Baserri bat erre da Lezaman eta jabea ospitalera eraman zuten larrialdi zerbitzuek

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 6a, 09:13

Suak gar handiak eragin ditu. / Aiarako Suhiltzaileak

Etxebizitzako jabea ospitalera eraman behar izan dute. 00:30ean itzali dute sua larrialdi zerbitzuek. Hala ere, talde bat geratu da han goizeko bederatziak arte.

Bart sutea piztu da Lezamako baserri batean eta Aiarako Suhiltzaileek bertan eman dute gaua. Berez, etxebizitzak kalte larriak izan ditu baina larrialdi zerbitzuek alboko eraikina onik jarraitzea lortu dute.

Baserriko jabeak erredura arinak sufritu ditu eta ospitaleratu dute. Aiarako Suhiltzaileek azaldu dute ez dakitela kea arnastu ote zuen, anbulantzia artatzen ari baitzen eurak heldu zirenean.

20:30ean jaso zuten larrialdi zerbitzuek deia eta berehala bitarteko guztiak bideratu zituzten Lezamara. Zehazki, 3 kamioi joan ziren Laudiotik eta Langraitzetik beste bi heldu ziren laguntza gisa.

Izan ere, sua oso zabalduta zegoen, deiak informatu zuenez. Suhiltzaileak lekura heldu zirenean, garrak teilatuan eta ganbaran ikusi zituzten. 00:30ean itzali zituzten, baina prebentzio neurriak hartu zituzten eta talde bat geratu da Lezaman 09:00ak arte.

Suhiltzaileek jakinarazi dute Twitter bidez "gau gogorra" izan dela eta artaldea ere salbatzea lortu dutela. Gaur eguerdian, bada ez bada, Lezamara joko dute.

Hasieran larrialdi zerbitzuek adierazi zuten Inoson izan zela istripua, baina Lezaman izan dela argitu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide