18.183.943,30 euroko aurrekontua aurkeztu du Amurrioko Udal Gobernuak

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 9a, 11:00
Udal Osoko Bilkuran bozkatu beharko dituzte aurrekontuak. / Aiaraldea.eus

Iazkoekin alderatuta, %14ko igoera dakarte aurtengo Udal Aurrekontuek, eta 2019-2023 urteen arteko Legealdi Planarekin lerrokatuta daudela esan du Josune Irabien alkateak.

Amurrioko Udalak 18.183.943,30 euroko aurrekontua aurkeztu du 2020rako, iaz baino %14 gehiago. Tokiko erakundeak azaldu duenez, igoera horren arrazoietako bat iaz egin beharreko ekintza batzuk aurten egin beharko direla da. Diru guztiaren %53a Herritarren Sailera bideratuko da, %24 Lurralde Sailera eta %23 antolakuntzara.

Aurrekontuen %28,70 inbertsioetara bideratuko da. Milioi bat euroko inbertsioa egitea aurreikusten du udalak herriko argien berriztatze osoa egin eta, modu horretan, energia eraginkortasuna sustatzeko. Beste hainbat obra eta berriztatze egingo diztuztela ere adierazi dute, hala nola, Etxegoieneko aparkalekuaren eraikuntza, ur sareen zaharberritzea edota El Reforreko belar artifizialeko zelaiko obrak amaitzea.

Gizarte arloko politikentzako iaz baino %11 gehiago bideratzea aurreikusten dute, euskararen arloan %21 gehiago erabiliko dute eta kirolerako, berriz, 2019an baino %16 gehiago. Udaleko elkarteek 750.043,56 euro jasoko dituzte aurten guztira.

Alkateak, Josune Irabienek, adierazi duenez, aurrekontu hauek 2019-2023 urteen arteko Legealdi Planarekin daude lerrokatuta eta “etorkizunera begiratuko duen udalerria” bultzatzea izango dute helburu. Era berean, aurrekontu proiektua PSE-EErekin era arin batean eztabaidatu dutela gehitu du, eta eztabaida horren ondorioz arlo soziala indartzea eta 300.000 euroko inbertsioak egitea erabaki dutela.

Gauzak hala, nahiz eta aurrekontuak oraindik Udal Osoko Bilkuran onartuak dauden, aurrera ateratzea da posibleena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide