Kultur sorkuntza Aiaraldean

Josu Zabala eta Ainhize Solaunekin batera aurkeztu du Igor Arzuagak bere disko berria

Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 14:15

Baserritik jaitsi ginen disko berria aurkeztu zuen atzo Igor Arzuaga aretarrak Amurrio Antzokian.

Berriki plazaratu du Baserritik jaitsi ginen lana Igor Arzuaga musikari aretarrak. Piano, perkusio eta kontrabaxu soinuekin jantzi zuen Amurrio Antzokia atzo eginiko aurkezpenean. Gainera, gonbidatu bereziak izan zituen. Batetik, Josu Zabala musikaria, eta bestetik Ainize Solaun dantzaria. Hain zuzen, Jota eta Arin-arina abestiak jo eta dantzatu zituzten elkarrekin. "Bizitzak irakatsiak eta irakasleak ditu" esanez egin zion keinu Hertzainakeko musikariari. Hala, Igor Arzuagaren bi abesti jo zituzten elkarrekin, Ainhize Solaun Mendiguren dantzariarekin batera.

Hasier Oleaga eta Victor Gomez musikariak izan zituen oholtzan lagun Arzuagak. Emanaldi intimoa bezain atsegina izan zen, orotariko doinuez gozatzekoa. Abestitik abestira sormen lanen azalpenak eman zituen musikariak. Esaterako, meatzariak gogoan sortutako kantua. Kabareteko istorioak ere izan zituzten hizpide kantutik kantura. 

Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya

Bideoa: Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide