aiaraldea.eus

[IRITZIA] Ekoizpena oraintxe bertan gelditu behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Abel Saez Salabarria   Iritzia  Amurrio
[IRITZIA] Ekoizpena oraintxe bertan gelditu behar dugu
Tubos Reunidoseko langile bat, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Arantxa Tapiak esandakoa irakurri dut gaur. Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut: metalgintza industriako langilea naiz. Zehatzago, Prebentzio Ordezkaria naiz, eta euskal enpresa garrantzitsu bateko Batzordeko kidea ere. Osasuntsu nago, zoriontsu bizi naiz nire familiarekin eta, beste askori bezala, niri ere egokitu zait pandemia latz hau bizitzea; egoera honek gutako asko eraman gaitu lanean eta bizitza pertsonalean egiten dugunaz hausnartzera.

Egia esan, ez dut sentitzen dudanaz idazteko ohiturarik, baina oraingoan egingo dut, haserre bainago. Haserre, arrisku biologiko bat kontrolatzen saiatzen ari direlako, segurtasun-distantziak edo higiene pertsonala bezalako prebentzio-neurriekin; baina, erotuta al gaude? Badakigu ezinezkoa dela neurri horiek betetzea edo bermatzea. Zeren zain gaude industria gelditzeko? Gogorra da, baina ez dago beste aukerarik. Etsai honen aurrean, konponbide bakarra konfinamendu osoa da. Besterik ez. Zabalik dauden beste enpresa batzuk ikustean, amorratu eta haserretu egiten naiz.

Ekoizpena oraintxe bertan gelditu behar dugu, arriskua egunetik egunera handitzen baita. Arantxa Tapiak eta Iñigo Urkulluk, arduradun diren neurrian, kontuan izan beharko lukete bizitzak jokoan daudela hartzen dituzten erabakien atzean; egunez egun ikusten ari gara. Zortzietan osasun-langileei txalo egitera irteten denetakoa naiz, baina pentsatu nahi dut txalo egiten dudala ere lankide eta kideek txalo egiten jarraitu dezaten, eta agintari arduradunak hori bakarrik izan daitezen: arduradunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa