Laudioko Udal Gobernuak eztabaida eta erabaki-organoetatik baztertu duela kritikatu du EH Bilduk

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 28a, 07:00
Erabakietatik aparte geratu direla kritikatu dute EH Bilduko kideek. / Aiaraldea.eus

Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, Tokiko Gobernu Batzarrak berriro egiteko eskatu dute oposizioko taldetik.

Udal Gobernuak oposizioko alderdiak eztabaida eta erabaki-organoetatik baztertu dituela kritikatu du Laudioko EH Bilduk. Ohar batean esan dute Covid-19a dela eta alarma egoera dekretatu zenetik “birusaren hedapena saihesteko neurririk egokienak hartzen laguntzeko prest" egon direla, baina alkatetzak beste alde batera begiratu duela.

Era berean, salatu dute EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuak Tokiko Gobernu Batzarren bilerak alde bakarrez bertan behera utzi dituela. Opozisioko udal taldeko bozeramaileak, Lamia Arcasek, nabarmendu du behin baino gehiagotan eskatu dutela tokiko erakundean sortutako krisi-mahaian parte hartzea, baina lortu ez dutela gehitu du.

Astelehenean egingo den Udal Osoko Bilkura ere gogor kritikatu du Arcasek: “Udal kudeaketaren erabateko inkoherentzia izatearen erakusgarri, astelehenean ohiko osoko bilkura bat egingo da”. Bilkura horretatik kanpo koronabirusak sortutako krisia geratuko dela gehitu du, eta hainbeste urgentzia ez duten gaiak tratatuko direla esan du.

Gobernu taldeak erabakiak hartu ahala, “oposizioari helarazi behako liokeen informazioa” murrizten joan dela zehaztu dute EH Bilduko kideek, Tokiko Gobernu Batzarren asteko bilkurez gain, lan arloetako bilera guztiak ere bertan behera geratu baitira. Dena den, Covid-19aren krisiaren egoeraren berri emateko bidekonferentziaren bidezko bilera egiteko asmoa plazaratu diete udaletik, eta Gobernu Batzarrak berriz antolatzeko eskatuko dute EH Bilduko kideek bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide