Lehiatu gabe hainbat hilabete egon eta gero, Ibai Ruiz amurrioarra Ponferradara joan zen Adan Martinezen kontra borrokatzeko.
Ruizek azaldu du lehen rounda orekatua izan zela, baina bigarren eta hirugarren asaltoan bera gailendu zen argi eta garbi.
Amurrioarra pozik agertu da bere itzulerarekin. Izan ere, etenaldia egin zuen aita izan eta gero, baina borrokatzeko irrikan zegoen.
Gainera, osasun alarmak iraun bitartean entrenatzen jarraituko du eta klaseak eskaintzen ditu astero bere Instagram kontuan. Ruizek adierazi du bere kontuan iragartzen dituela klaseak aurretik, baina oro har arratsaldeko 18:00etan dira.