Amurrioko Udalak eten egin du zergen ordainketa alarma egoerak irauten duen bitartean

Erabiltzailearen aurpegia
Amurrioko Udaletxearen irudi bat. / Amurrioko Udala

Etete epealdia amaitu ondoren, udalak likidazioa egingo du, zergen ordainketa gauzatu ahal izateko. Udalak hartutako neurria, alarma egoera adierazi duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen da.

Amurrioko Udalak eten egin ditu zergak eta tasak ordaintzeko epeak, Estatuko Gobernuak koronabirusaren, COVID-19aren, agerraldiari eusteko deitu duen alarma egoera amaitu arte. Udalak hartutako neurria, alarma egoera adierazi duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen da.

Epealdi horretan ordainketak egin behar dituzten Amurrioko biztanleek ez dituzte ordaindu beharko epeak berriro martxan jarri arte, alarma egoerak indarrean egoteari uzten dion arte, hain zuzen ere. Tributuen zergak kobratzeko Etete epealdia amaitu ondoren, ordainketak egiteko epeak era automatikoan jarriko dira martxan.

Tasen eta zergen errolda fiskalen onespena ere atzeratu egingo da. Alarma egoera amaitu eta gero, ohiko kanalak erabiliz jakinaraziko zaie herritarrei zergak eta tasak noiz eta zelan kobratuko diren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide