Ekainaren 14an Amurrion ospatzekoa zen Araba Euskaraz jaia. Larrialdi egoerak, ordea, erabat baldintzatu ditu ikastolen aldeko jaiak. Eneko Alday Araba Euskarazeko ikuskizunen lantaldeko kidearen esanetan, ekimen batzuk egokitu behar izan dituzte. Batetik, zenbait kultur eragileekin prestatzen ari ziren pastorala eten behar izan dute, baina udazkenean emango diote bide, aurreratu duenez.
Ikastolen aldeko festekin zer egin, ostiralean azalduko dute agerraldi bidez: "Ziurrena datak ezbaian geratuko dira osasunagatik, baina ziurrenik, pilatutako emozio eta maitasun guzti hori ganoraz kaleratzeko aukera izango dugu bailaran".
Literatur ekimena abian
Bien bitartean, berrogeialdian literatur gomendioak bilduko dituzte, gerora filma luze bihurtzeko helburuarekin. Lanak bazenbehin@aresketaikastola.eus helbidera bidali beharko dira, "horizontalean grabatutako irudiekin". Horrez gain, Aiaraldeko emakume sortzaileak ezagutzera emateko erakusketa eta solasaldia egin zuten martxoan. "Eskualdeko artisten katalogoa prestatzen ari gara", zehaztu du.