Arabako Txakolinak prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko maiatzaren 24an egin behar zen Txakolin Eguna ez dela antolatuko, egun horretan behintzat.
Txakolin ekoizleek azaldu dutenez, osasun alarmaren arabera baloratuko dute atzeratzea ospakizuna, edo zuzenean 2021ean egitea.
Txakolin Eguna ardo produktoreen jairik garrantzitsuena da, baina XXII. edizioa ez dute gauzatuko osasun berme guztiak betetzeko aukerak ez badituzte. "Parte hartzea handia dela aintzat hartuta, berme guztiak behar ditugu gure laguntzaileentzat eta kontsumitzaileentzat" adierazi dute.
Jose Antonio Merino elkartearen presidenteak gehitu duenez, ezarritako neurriak arrakastatsuak izatea espero dute, "eta txakolinaren lagun guztiekin batzea ahalik eta lasterren".