JAIAK

"Etxetik" ospatuko dituzte San Jose auzoko jaiak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 22a, 09:46
Kirol zelaiaren ordez, etxeak bihurtuko dira aurtengo festa eremu. / San Jose Auzoko Jai Batzordea

Koronabirusa dela eta, moldaketa ugari egin behar izan dituzte Amurrioko San Jose auzoko jaiak antolatzeko.  Maiatzaren 1ean pilatu dituzte indarrak.

Etxean biziko dituzte aurten San Joseko jaiak. Hala ere, ez dute festarako aukera eten nahi izan, eta auzokide zein herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete. Era berean, argazki edo bideoak sanjosekojaiaketxean@gmail.com helbide elektronikora bidaltzea eskatu dute.

Egitaraua, itxialdira egokituta
Ekitaldietan moldaketak egin dituzte, baina ez dute programazioa bertan behera utzi. Beste urteetan ez bezala, egun bakarrean metatu dituzte jarduera guztiak: maiatzaren 1ean.

Hala, balkoi eta leihoak apaintzen hasiko dute eguna, 11:00etan. 12:00etan, berriz, txupinazoa egingo dute, eltzeekin zarata eginez. Ondoren, poteoa egingo dute balkoi eta leihoetan, musika eta guzti.

Gastronomiak ere izango du tartea, tortila txapelketa izango baitute 14:00etan. Argazkiak posta elektronikora bidali beharko dituzte partaideek.

Sare sozialetan ere izango du mugimendua ekimenak, 17:00etan ipuin kontalaria eta eskulan tailerrak eskainiko baitituzte Facebook eta Instagrameko zuzeneko emanaldien bitartez.

Edadetuak ere izango dituzte gogoan, 18:30ean musika eta txaloekin omenduko dituzte eta.

Iluntzerako, berriz, flamenko erakustaldia oroitzeko musika jarriko dute 19:15ean, eta 19:45ean mozorro lehiaketari emango diote bide, etxeetako leiho eta balkoietan. Txosnetako bokata eta guzti gehitu diote programazioari, jaia bukatu aurretik kandelak piztuta:

Amurrio Hauxe da erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide