Lezamako Bat Gara txakolindegiak Artisan Wine Attraction elkarteko ardo enkantean parte hartuko du. Ekimen horretarako diru-irabaziak koronabirusari aurre egiteko txertoaren ikerketara bideratuko dira. Guztira, Espainia, Portugal eta Andorrako berrogeita hamar upategi inguruk jarriko dituzte haien produktuak salgai, eta ehun ardo eta oliba olio botila bat erosi ahalko dira.
Enkanteak pasa den apirilaren 15ean hasi ziren eta astero lote bana eskainiko da. Ekimena hiru astez luzatuko da guztira. Taldearen Facebookean emango da enkantearen egoeraren berri. Aipatu bezala, irabazi guztiak CSICko Bioteknologia Zentro Nazionalera bideratuko dira Covid-19aren pandemiaren efektuak ahalik eta lasterren pairatzeko helburuarekin.