Amurrioko EH Bilduk aurreko ekitaldietako “gaineratiko metatua” (aurreko urteetan udalak metatutako dirua) Covid-19ak sortutako krisi ekonomikoa arintzeko erabiltzea eskatu du, Orain Amurrio taldearen proposamenarekin bat eginda. “Kontuak saneatuta egon arren, Gobernu Zentrala da diru hori gastatzeko ahalmena mugatzen duena”, gehitu dute oposizioko taldeko kideek ohar baten bidez.
Ildo beretik aritu da Iñaki Ibarluzea bozeramailea, dirua herritarrak laguntzeko erabili behar dela azpimarratuta: “Guztion dirua metatzen da, logikoa da baliabide horiek herritarrengana itzultzea, dela laguntzen, zerbitzu publiko, gizarte-politika eta enplegua sustatzeko neurrien bidez”.