Amurrioko komertzioen berirekierarako eta bertako kontsumoa indartzeko bonoak sortu dira, PSE-EE eta EAJ akordio batera heldu eta gero, alderdi sozialistak ohar batean adierazi duenez.
“Bono Denda” proiektuak -horrela deitu dute- APYMCArekin batera kolaboratuko du eta 5.000 euroko diru-kantitatea izango du hasieran. Momentuz 1.400 bono jarriko dira amurrioarrentzat eskuragarri, baina etorkizunean handitu beharko den baloratu beharko dela zehaztu dute alderdi sozialistatik.
Era berean, aurrekontuak “herriak behar dituen neurriak sortzeko udalaren erraminta onena” direla adierazi dute PSEtik, nahiz eta gehitu duten ez dela talde politiko guztien arteko kolaborazioa burutzea posible izan. Etorkizunari begira, alderdien arteko akordio bat proposatu dute Amurrioko hazkuntza ekonomikoaren alde egiteko, eta nabarmendu dute beste alderdiak ere proposamenera gehitzea nahiko luketela.