Amurrioko EH Bilduk herriko espazio publikoa birbanatzea eskatu du, merkataritza eta ostalaritza jarduera egokiak eta herritarren segurtasuna bermatzeko asmoarekin. Hori dela eta, hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola autoak aparkatzeko espazio publikoa terraza bihurtzeko espazio bilakatzea.
Besteak beste, erdiguneko eta jarduera ekonomiko handiena duten kaleak oinezko bihurtzea eskatu dute, baita merkatariek, ostalariek eta udal talde teknikoek proposatutako beste neurri batzuk ere.
Deskonfinamenduari dagokionez, oposizioko taldeko kideek gehitu dute “mugikortasun aktiboa” izan beharko dela helburuetako bat, bizikleta garraio bide bezala sustatuta batez ere.