Patxi Ruiz presoaren aldeko mobilizazioa egingo dute bihar

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 15a, 19:35

Azpeitian mobilizazioa egin dute jadanik Patxi Ruiz presoari babesa adierazteko. / Uztarria.eus

Aiaraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu du elkarretaratzea biharko 20:30ean Juan Urrutia plazan.

Patxi Ruiz euskal preso politikoak duela egun gutxi abiatu zuen gose eta egarri greba bere egoera salatzeko eta Aiaraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko mobilizazioa deitu du, “ahalik eta azkarren greba uztea ahalbidetuko dion irtenbidea aurki dezala opatzen baitiogu".

Amurrioko kontzentrazioaren deitzaileek nabarmendu dute Espainiar eta Frantziar Estatuek salbuespen egoera baliatu dutela presoen aurkako presioa areagotzeko.

Elkarretaratzea 20:30ean izango da Juan Urrutia plazan, eta antolatzaileek adierazi dute segurtasun eta prebentzio neurriak proposatuko dituztela COVID-19 birusa dela eta.

Zehazki, Kataluniako Segurtasun Sailak plazaratutako irizpideak baliatuko dituzte: 20 metroko zabalera duen espazioa erabiliko dute, mobilizazio estatikoa izango da, eta elementuak -pankarta, adibidez- partekatu gabekoak. Bertaratzen direnek maskara erabiltzea sustatu nahi dute parte hartzaileek.

Konfinamendutik ateratzeko 1. fasean egiten den lehenengo mobilizazioa izango da biharkoa. Aurreko faseetan Maiatzaren 1ari edo Luiaondon langile bat hil zuen istripuari lotutako deialdiak egon ziren, esaterako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide