Guk Baik zailtasun ekonomikoak izaten ari diren autonomo txikientzako eta enpresa ertain zein txikientzako diru-laguntzak eskatu dizkio Amurrioko Udal Gobernuari, eta larrialdi sozialeko laguntzen moduko lehentasuna izan behar dutela gehitu dute.
Diru hori aurtengo herriko jaietarako aurrekontuetatik ateratzea eskatu dute, nahiz eta amurrioarrentzako esfortzu ekonomiko handia dela aitortu.
Era berean, Amurrio Trailen lana goraipatu du talde politikoak eta herritarrei haien onena ematea eskatu diete krisi ekonomiko eta sozial honetan.
Udal gobernuari eta oposizioko alderdiei proposamena kontuan hartzea eskatu diete, ekaineko Udal Osoko Bilkuran mozio bezala aurkeztu ahal izateko. Izan ere, indarrean dagoen legealdian Amurrio Guk Bai taldeak ez dauka ordezkaririk udalean.